XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAKASLEARENTZAT OHAR NAGUSIAK

Irakasle, ohar hauek oso garrantzitsuak dira zuretzat eta saia zaitez lanean hasi aurretik patxadaz irakurtzen.

Hirugarren mailarako helburu nagusitzat jo ditugu honako hauek:.

Irakurketa

Irakurketa gauza atsegin eta gustagarri bezala lantzea eta sakontzea.

Mintzamena

Aho-hizkuntza ahalik eta gehien bultzatzea, euskarak hitzegiteko balio behar bait dio ikasleari eta hitzegitearen poderioz jasoko bait dituzte gure hizkuntzaren sekreto ezkutuak.

Honetarako zenbait atal ezberdin aurkituko dituzu liburuan:
Ulermena
Birkontaketa
Olerkiak, bertsoak eta esaera zaharrak
Egiturak izeneko atala (antzeztuz egin daitekeena)
Ahoskera, hitz-jokuak eta aho-korapiloak
Antzerki, txontxongilo, elkarrizketa etab...

Balia zaitez liburuan aurkituko dituzun lagungarri guzti hauetaz hizkuntza biziki eta era atseginez lantzeko.

Ulermena

Irakurketa eta mintzamenarekin loturik doa.

Idazmena

Pixkana-pixkana idazteko trebetasuna hartzen joan behar du haurrak eta idazle-sena ere bai.

Guzti hau lantzeko zenbait atal aurkituko dituzu liburu barruan:
Kopia
Diktaketa
Eskutitza
Idazmena...